Imanolen fedearen gailurra

Imanol Magro Eizmendi / Berria 2021ko api. 4a, 10:01

Reala hobea izan da finalean, eta bere historian hirugarrenez irabazi du Espainiako Kopa. Athletic trakets aritu da partida osoan, eta atzeko lerroaren huts bat baliatu du Oiartzabalek gola sartzeko.

Reala txapeldun da berriz, eta Imanol Alguacil da gizonezkoen taldea berriz ere gailurrera eraman duen pertsona. Taldeko zuzendaritzak etxeko entrenatzaile baten aldeko apustua egin zuen, eta bi urte geroago jaso du fruitua. Joko onean eta etxeko jokalariengan jarri zuen fedea. Eta noski, pasioan. Hori ez da negoziatzen. Zale sutsu bat da aulkian, eta hemendik aurrera realzaleek ahaztuko ez duten izen bat. Sustraietara itzuli zen, eta horri esker irabazi du bere historiako Espainiako hirugarren Kopa. Atzoko finalean, Sevillan, Athletic baino gehiago izan zen. Ez askoz gehiago, baina bai hobea. Athletic, aldiz, trakets aritu zen, urduri. Une on gutxi izan zituen, eta garesti ordaindu zituen Yerayren eta Iñigo Martinezen hutsak. Bi aste barru du arantza ateratzeko aukera, Bartzelonaren aurkako finalean, baina bizkarrekoaren zama arintzea ez da erraza izango.

Finala derbi bat zen, eta lehen zatia derbiei egozten zaizkien topikoen pilaketa bat izan zen. Hasi eta berehala, euri zaparrada bota zuen, baina ez zituen bi taldeen ideiak gehiegi freskatu. Final bat irabazteko lehen agindua hutsik ez egitea da, eta hori buruan zutela irten ziren jokalariak. Urte luzez gogoratu lieketen opariren bat egitearen beldurrak bi taldeak lotu zituen, eta ez zuten behin ere jaurti hiru zutoinen artean. Artikulua irakurtzen jarraitzeko, egin klik hemen.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide