Imanolen kuadrillakoak ere, Realarekin

Iñigo Gaiton

Argazki hau bidali dute KARKARAren erredakziora Imanol Alguacilen kuadrillakoek. Arratsaldean partean juntatu egin dira, finalaren aurreko momentuak elkarrekin bizitzeko.

Diotenez, Sevillan egotea gustatuko litzaieke, lagun minari babesa adierazteko, baina norbere etxetik jarraitu beharko dute partidua, izurriteak hala behartuta. Astean zehar urduri ibili omen dira, eta amorratzen daude finala ikusteko. Aitortu dutenez, "Aupa Imanol!" eta Realaren aldeko oihurik ez omen da faltako haien etxeetan gaur gauean.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide