Noiz, non eta nola hasi zinen futbolean?
Txikitatik auzoko lagunekin egunero aritzen nintzen futbolean, geroako ikastetxeko taldean, eta azkenik, Orioko Futbol Taldean, Realak deitu arte.
Orioko Futbol Taldean aritu zinenean, equipo ona al zenuten?
Egia esan, nahiko ongi ibiltzen edo defenditzen ginen eta gogoan dut torneo bat ere eskuratu genuela.
Polita al da futbolaria izatea ala gogorra?
Niretzat polita da, gustokoa dudan gauza baita; baina era berean nahikoa gogorra ere bai, ezin baitira nahi diren gauza guztiak egin, adibidez, parrandak… Beno, parrandak egin… egin daitezke, baina nolabaiteko presioa jasatzen dugu jendearengandik.
Eta fama, gustokoa al duzu?
Ez zait fama gustatzen, beste edozein mutiko bezalakoa naizela kontsideratzen dut.
Zeinekin hobeto, Boronat ala Toshackekin?
Boronati nire debuta eskertu behar diot; eta Toshacki, berriz, lehengo taldera igotzeko edo bertan jokatzeko aukera.
Zenbat orduz entrenatzen duzue astean? Nolako entrenamenduak egiten dituzue?
Aste guztiak ez dira berdinak, baina egunean ordu eta erdi edo entrenatzen dugu. Denetatik egiten dugu, bai korika, bai baloiarekin… Baina batik bat, baloiarekin.
Kortak esaten du arraunalriek zuek baino askoz preparazio hobea dutela, adibidez korrika irabazi egiten dizuetela. Zer diozu?
Nire ustez egia da, egunero entrenatzen dutelako eta gu baino gogorrago. Dena dela, oso desberdina da baloiarekin edo baloirik gabe korrika egitea.
Zure taldekideen artean zein duzu laguna edo gustokoa?
Orokorrean guztiekin ondo, baina nirekin lehen taldera igo diren gazteekin batez ere, eta hauen artean Andoni Imazekin.
Kontra izan dituzun jokalarien artean, zein izan duzu zailena markatzen?
Asko izan dira, baina Bartzelonako Stoichkov iruditzen zait izan dela zailena, oso odol berokoa eta azkarra baita. Gehein gustatzen zaidan jokalaria Stoichkov da. Elkarrizketa irakurtzen jarraitzeko, egin klik hemen.