Realeko banderola eta kamiseta ugari ikus daitezke herrian, finalerako ordu gutxiren faltan

Iñigo Gaiton 2021ko api. 3a, 12:35

Egunak dira herritarrak balkoietan banderolak jartzen hasi zirenetik; nagusiki, Realekoak daude jarrita Orioko etxebizitzetan. Gaur, Errege Kopako finalaren egunean, asko dira herriko kale eta auzo desberdinetan ikus daitezkeen oihal txuri-urdinak. Horrez gain, jendea ere animatu da talde kuttunaren futboleko kamiseta janztera, eta goizeko lehen ordutik atzeman da final historikoa sortzen ari den giroa. 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide