Imanol, Orioko banderarekin Sevillan

Andoni Elduaien 2021ko api. 3a, 10:05

Gipuzkoako udalerri guztietako banderak jarri dituzte Realeko jokalariek Sevillan ostatu hartu duen hotelean. Atzo, Imanolek argazki hau atera zuen Orioko bandera horiarekin.

Realeko gizonen taldea Sevillan da dagoeneko, eta hasi da Espainiako Errege Koparen finalerako atzera kontaketa. Atzo iritsi zen taldea Andaluziako hiriburura, eta han ostatu hartu duen hotelean sorpresatxo bat izan zuten taldeko kideek: izan ere, hotelerako sarreran Gipuzkoako udalerri guztietako banderak jarri zituzten haiek iristerako. Gipuzkoako jokalariek beren herrietako banderekin atera zituzten argazkiak, eta Imanol Alguacil ez zen salbuespena izan; oriotarrak Orioko Udalaren banderarekin atera zuen argazkia.

Honako lotura honetan ikus daiteke jokalarien iritsierako irudiekin Realak egin duen bideoa.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide