Gipuzkoako Batel Ligako bosgarren jardunaldia jokatuko da bihar Zumaian

Juan Luis Romatet 2021ko api. 3a, 09:57

Gipuzkoako Batel Ligako bosgarren jardunaldia jokatuko da bihar Zumaian, Telmo Deun arraun elkarteak antolatua. Goizeko 10:00etan hasiko dira lanean arraunlariak.

Urolaren itsasadarrean jokatuko da batel ligako bosgarren jardunaldia, goizeko 10:00etatik aurrera. Irteera eta helmuga puntua Arranpla parean kokatuko da, eta parolbidean jarritako buiari emango diote buelta. 

Zortzi kategoriako ontziak izango dira lehian Zumaian. Emakumezkoetan, infantil, promesa, jubenil eta absolutoan; eta gizonezkoetan infantil, kadete, jubenil eta seniorretan. Aurreko estropadetan lortutako sailkapenen arabera aterako dira bihar. 

Orain arte jokatutako hiru estropaden ondoren honela dago sailkapen orokorra. 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide