Txalupa, egunsentiko argitara bidean

IƱigo Gaiton 2021ko api. 2a, 17:17

Argazkia: Jon Salsamendi

Gaur goizean, eguna argitzerako bota dute estropalariek trainerua uretara. Goizean goiz egin dute entrenamendu saioa, arraunerako marea puntu ederra aprobetxatuz, eta primerako baldintzetan aurkitu dute errioa. Jon Salsamendik egindakoa da argazki eder hau, entrenamenduak jarraitzeko erabiltzen duen motorretik. Herrian azken egunotan dagoen mugimendua kontutan izanik, goizaldeko lasaitasunaz ederki gozatuta —eta sufrituta— joango ziren arraunlariak etxera, ziurrenik.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide