Jon Azkue eskubaloi jokalaria martxoko jokalari onena izan dela erabaki dute Asobal ligako jarraitzaileek. Hilero twitter bidez egin ohi duten bozketan aldearekin nagusitu da Azkue, 1.566 botoen %40,4 lortu eta gero. Javi Diazentzat izan dira boten %35,6, eta Juan del Arcok %24 eskuratu du.
Ligaren antolakuntzak nabarmendu duenez, jokalari oriotarra denboraldi bikaina ari da egiten, eta aipamen berezia egin diote martxoan egin duen lanari, horri esker lortu baitu MVP izendapena. Besteak beste, Quabit Guadalajararen aurka egin zuen partida nabarmendu dute; 11 gol egin zizkien aurkariei.
Denboraldi honetan, Azkue izan da MVP izendapena jaso duen Bidasoako aurreneko jokalaria.