Iñaki Arrillagak artelana eman du argitara, Realari eta Imanol Alguacili babesa adierazteko

Iñigo Gaiton

Arrillagak besteetan ere erabili izan duen teknika digitalarekin sortu du irudia. Arrauna eta futbola uztartu ditu ilustrazioan.

Azken egunetan asko izan dira Imanol Alguacili babesa adierazi dioten herritarrak, larunbatean Realak Athleticen aurka jokatuko duen Errege Kopako finalaren harira.

Gaur, Iñaki Arrillaga artistak irudi hau eman du argitara bere sare sozialetan. Traineru horia txuri-urdinez margotu du, estropalariei Realeko kamisetak jarri dizkie, eta moila herritarrez beteta irudikatu du. Arrauna eta futbola uztartuz, konposizio originala egin du artistak, herrian dagoen Imanolen aldeko giroa gorpuztuz.

Hemen klik eginda ikus daitezke Iñaki Arrillagaren artelan gehiago.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide