Testura Ander Mujikaren proiektu pertsonala da. Napoka Iria desegin eta gero, hainbat proiektutan ibili zen musikaria, baina denbora bat pasatakoan, etxean gordeta zituen kantuen zirriborroei forma ematen hasi zen. Abestien sortze prozesu horretan, bidelagun izan zituen Felix Buff eta Johannes Buff. Hala sortu zen Testura taldea, eta izen bereko diskoa plazaratu zuten 2020ko martxoan.
Apirilaren 16an emango dute kontzertua Arraunetxen, 19:00etatik aurrera. Sarrerak astebete lehenago egongo dira eskuragai kultur etxean.