OBBk galdu egin du denboraldiko aurreneko partida

Karkara 2021ko mar. 30a, 16:07

Izurritearen ondorioz urtebetez lehiatu gabe egon eta gero, Madrilgo Rivas taldearen aurka jokatu zuten Orioko Bate Bizkorrak taldeko kideek, eta ez zuten lortu bi partidetatik bat bera ere irabaztea.

Orioko Bate Bizkorrak martxan dira berriro. Koronoabirusaren eraginez luzaroan izan dute geldirik liga, baina asteburuan berriz ekin zioten txapelketari. Hala, igandean indarrak neurtu zituzten iazko Ligako eta Kopako txapeldunarekin: Madrilgo Rivas taldearekin, hain zuzen ere.

Oriotarrek bi partida jokatu zituzten madrildarren aurka. Biak bosgarren sarreran bukatu ziren, OBBren aurkako 8-0 eta 10-0 emaitzekin.

Orioko taldeak azpimarratu duenez, harrobiko jokalariek estraineko partidak jokatu zituzten ligan; Aroa Farok, June Sanchezek, Sara Loidik, Maddi Orzaizek eta Maddi Vicentek egin zuten debuta.

Datorren igandean Valentzian izango dira OBBko jokalariak, bigarren jardunaldian Antorcharen aurka aritzeko.

 

 

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide