Belaunaldi desberdinetako feministak batu ziren atzo, transmisioari segida emateko helburuarekin

IƱigo Gaiton 2021ko mar. 29a, 16:10

Orioko mugimendu feministaren genealogia jasotzeko xedearekin egin zuten jardunaldia, Arraunetxeko areto nagusian.

Atzo, igandearekin, Orioko mugimendu feministako kideak elkartu egin ziren Arraunetxen. Belaunaldi desberdinetako lagunak juntatu ziren, elkarri aurpegiak jartzeko eta ezagutza transmititzeko helburuarekin. Azaldu dutenez, herriko mugimendu feministaren genealogia jasotzeko xedearekin egin zuten lanketa.

Hamarkada desberdinetan izandako esperientziak elkartrukatu zituzten, besteak beste, garai bakoitzean lanean aritutakoen testuingurua, lan egiteko modua, etab. hobeto ezagutzeko. Haiek zehaztutako informazioaren arabera, 80ko hamarkadaren hasieran hasi zen martxan Orion mugimendu feminista, eta ordutik gaurdaino, kide desberdinak aritu dira lanean. Gehitu dutenez, urte horietan guztietan etenaldiak ere izan direnez, belaunaldi desberdinen transmisioa hobeto harilkatzeko baliatu zuten atzoko bilkura.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide