14 kilometroko ibilbidea izango du aurten Orioko mendi lasterketak. Antolatzaileek Talai-Mendi Trail izena jarri diote lehiaketari, eta maiatzaren 23an egingo da. 600 metroko gora-behera izango du ibilbideak, eta korrikalariak 9:30ean abiatuko dira irteerako puntutik.
Izena emateko epea apirilaren 12an zabalduko da. Talai Mendi elkarteak antolatu du aurten txapelketa, Orioko Udalaren babesarekin.