Kultur etxearen Aste Santuko ordutegia gaur sartu da indarrean

Karkara 2021ko mar. 29a, 10:25

Datozen bi asteetan izango da indarrean ordutegi berezia, eta kultur etxea itxita egongo da ostegunetik astelehenera bitartean.

Gaur, astelehenarekin, indarrean sartu da kultur etxeak Aste Santuetan izango duen ordutegia. 09:00etatik 14:00etara egongo da irekita aste gaurtik asteazken honetara bitartean, eta ordutegi bera izango du datorren astean, asteartetik ostiralera bitartean.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide