Julen Alonsok trikiti doinuekin girotu du Azkoitia

Andoni Elduaien 2021ko mar. 28a, 17:30

Julen Alonso trikitilariak, Eneritz Aulestia pandero-jotzaile zarauztarrak eta Oinkari taldeko dantzariek Sutan dantzan diskoa aurkeztu zuten atzo arratsaldean Azkoitiko Baztartxon, eta giro aparta bezain estua sortu zen oholtza gaineko eta beheko lagunen artean.

Musika eta dantza ikuskizunaz gozatzeko irrikitan ziren ikus-entzuleek txalo zaparrada beroekin eskertu zuten oholtzara igo diren musikari eta dantzari guztien lana eta ahalegina. Baztartxo antzokia egungo edukieraren mugara iritsi zen gaurkoan ere; izan ere, saltzen jarri ziren lehen egunean saldu zituzten emanaldirako sarrera guztiak.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide