Ekitaldi xumea izan da, eta Amaia Olazabal Urola Kostako AEK-ko arduradunak eta Amaia Zaldua Orioko AEK-ko arduradunak AEK-ren mezua plazaratu dute. Amaiur Sukiak bertsotan aritu da, eta hiruko batek Euskal Herrian euskaraz abestia jo du; hau da, Ramunas Almanaitis biolinarekin, Aritz Pardina gitarra akustikoan eta Uxue Arroniz ahotsean. Abestia amaitutakoan argazki kolektiboa atera dute bertaratu diren eragileekin.
Datorren urtean 22. Korrika egin ahal izateko buru-belarri dabiltza AEKko kideak, eta ekitaldia baliatu dute dataren berri emateko: 2022ko martxoaren 31tik apirilaren 10era bitartean gauzatuko da.