XII. San Pedroko Test Estropada jokatu zen 17:00etatik aurrera erlojupeko modalitatean, eta Orio Arraun Elkarteko arraunlariek beren maila erakutsi zuten. Emakumezkoen trainerua bigarren sailkatu zen, Arraun Lagunak nagusitu zen proban; donostiarrek baino bost segundo gehiago behar izan zituzten.
Gizonezkoen lehen ontzia bosgarren postuan bukatu zuen jardunaldia. Irteera txanden artean giroa izugarri aldatu zen, eta hori asko igarri zuten hainbat traineruk. Azkenean, San Juan izan zen estropadako irabazle. Orioko B ontzia hemeretzigarren sailkatu zen.