XII. San Pedroko Test Estropada jokatuko da gaur arratsaldean Pasaian

Karkara 2021ko mar. 27a, 09:00

Artxiboko irudia.

Orio Arraun Elkarteko traineruak lehian izango dira gaur arratsaldean, eta 17:00etan emango zaie hasiera estropadei.

Denboraldi-aurreko beste test bat izango dute gaur arratsaldean arraun taldeek, udako estropadei begira indarrak neurtu ahal izateko. Pasaian juntatuko dira gaur estropalariak, eta 17:00etan emango zaio hasiera erlojupeko modalitatean egingo den jardunaldiari.

Azpialdeko irudian, antolatzaileek argitara emandako irteera ordena.

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide