Jon Gurrutxaga eta Urbil Artola musikariek Kateak diskoaren aurkezpen kontzertua eskainiko dute bihar, 19:00etan, Arraunetxeko aretoan. Gospela, bluesa, folka eta pop-rocka uztartu ditu Gurrutxagak lan berrian eta, zuzeneko emanaldietan, Urbil Artolarekin batera ari da jotzen.
Kontzerturako sarrerak aldez aurretik hartu behar dira, 2 euro ordainduta, eta interesatuek oraindik badaukate erosteko aukera Kultur Etxean.