Manuel Lasartek behinola emandako erantzunaz

Karkara 2021ko mar. 21a, 09:00

Manuel Lasarte zena

Erantzunak izeneko iritzia plazaratu zuen Andoni Egaña bertsolari zarauztarrak atzoko Berria egunkarian, eta han bertsolari oriotarra izan zuen hizpide.

Hau da Andoni Egañaren iritzia: "Manuel Lasarte bertsolaria osasun juxtukoa izan zen urteetan. Berak ere maiz aipatzen zuen bere osasun eskasia, nola hizketan hala kantuan. Zain-hil sumatuko zenuen askotan…

Behin, bazebilen bertsolari gazte bat Orion arratsalde-pasa egitera joanda. Eta topo egin zuen Lasarterekin. Gazteak miresten zuen zaharra; zaharrak ezagutzen gaztea. Biak poztu ziren elkar ikustean. Gazteak, hizpideari heltzeko, adeitasunezko galdera egin zion: «Zer moduz gabiltza, Manuel?». Lasarterena oso gutxitan entzuten den erantzuna izan zen: «Gaizki». Azaldu zizkion arrazoiak gero".

Irakurri iritzia osorik.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide