Bertso saioa izango da bihar Etxeluze gaztetxean

Mireia Galarza Bastida 2021ko mar. 20a, 16:45

Sarrera mugatuak izango dira, eta aurrez erreserbatu beharko dira 688-67 43 15 telefono zenbakira deituta, 3 euroren truke.

Bertso saioa izango da bihar Orioko Etxeluze gaztetxean, 18:30ean hasita. Olatz Zuazubiskar arrasatearra jardungo da gai jartzaile lanetan, eta bertsotan arituko dira Aroa Arrizubieta gasteiztarra, Aner Euzkitze zarauztarra, Maite Sarasola bilbotarra eta Ekhiñe Zapiain beratarra. 

Sarrera mugatuak izango dira, eta aurrez erreserbatu beharko dira 688-67 43 15 telefono zenbakira deituta, 3 euroren truke. Nahi duenak gainera, erreserba egin eta momentuan bertan ordaintzeko aukera izango du. 

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide