Igande goizean jokatuko da Oriaren XXVII.Traineru Jaitsiera, goizeko hamarretatik aurrera. Orio Arraunketa Elkarteak adierazi duenez, dena ondo bidean bada, 30 traineru izango dira lehian. Emakumezkoek 4.000 metroko ibilbidea egingo dute, Saikolan hasi eta herriraino. Gizonezkoak, aldiz, Mapiletik aterako dira eta 6.000 metro egingo dituzte arraunean.
8. Zumaia