Martxoaren 20a, datorren larunbata, Zoriontasunaren Nazioarteko Eguna izango da. Irati Gurasoekin Euskal Herrira eta Sare plataformek mobilizazioak deitu dituzte Euskal Herriko txoko desberdinetan egun horretarako, gurasoak preso dituzten umeen eskubideen eta espetxe politika berri baten alde. Orion 12:00etan egingo da kale agerraldia, Herriko Plazan.