Badaude sarrerak Markeztarren zein Gurrutxaga eta Artolaren kontzertuetarako

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2021ko mar. 13a, 10:45

Esti eta Mikel Markezen kontzerturako sarrerak 10 eurotan salgai daude kultur etxean, eta Jon Gurrutxaga eta Urbil Arolaren emanaldirako sarrerak, berriz, bi eurotan.

Martxoaren 20an, datorren ostiralean,  Esti eta Mikel Markezek kontzertua emango dute Orioko Karela kiroldegian, eta martxoaren 26an, Jon Gurrtxaga eta Urbil Artola musikariak igoko dira Arraunetxeko oholtzara, Kateak diskoa aurkezteko. Bi saioak 19:00etan izango dira.

Sarrerak aldez aurretik erosi behar dira eta Orioko Udalak jakinarazi du oraindik badituztela salgai bi kontzertu horietarako sarrerak. Markeztarren saiorako txartelak 10 eurotan daude salgai kultur etxean, eta Jon Gurrutxaga eta Urbil Arolaren emanaldirako sarrerak, berriz, bi eurotan.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide