Harrobiko gazteek abiatu dute txapelketa denboraldia, eta asteburuan bi jardunaldi izango dituzte. Alde batetik, larunbatean, Gipuzkoako Aulki Mugikorreko Ligako saioa izango da Orion, 15:00etan hasita. Igandean, berriz, tostako arraunketan lehiatuko dira, Gipuzkoako Batel Ligako estropadak jokatuko baitira. Hasiera batean, Getarian jokatzekoa zen jardunaldia, baina itsasoaren iragarpenak direla eta, Legution izango da lehia, igande goizean. Dena dela, Orio Arraunketa Elkarteko gazteak ez dira Legutioko jardunaldian izango.