Datorren astelehenean Miriam Mendoza ipuin-kontalariak saioa eskainiko du

Aiora LarraƱaga Solaberrieta

COVID-19a dela eta, ekitaldiak 25 laguneko edukiera mugatua izango du, eta aldez aurretik sarrerak hartu beharko dituzte.

Orioko Udal Liburutegiak hilero ipuin-kontaketa saioak antolatzen ditu, eta datorren astelehenean, martxoaren 15an, Miriam Mendoza ipuin-kontalaria izango da, 17:30ean hasita. Saioa kultur etxeko areto nagusian egingo dute, 3 eta 6 urte arteko haurrentzat eta gurasoentzat.

Gonbita hartu behar da, aldez aurretik
COVID-19aren pandemiak sortutako egoerak behartua, ekitaldiak 25 laguneko aforo mugatua izango du eta, hori dela eta, bertaratu nahi dutenek gonbita jaso behar dute aldez aurretik, kultur etxean bertan.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide