Errege Kopako finalerdietako zazpi jokalari onenen artean da Jon Azkue

Karkara 2021ko mar. 9a, 16:31

Bekain eta sudurretik odoletan bukatu zuen Azkuek finalerdian.

Bidasoa Irun eskubaloi taldeak ez zuen lortu Errege Koparen finalerako sailkatzea, baina partida bikaina egin zuen Jon Azkuek finalerdietan.

Eskubaloiko Errege Kopako finalerdietara iritsi da Bidasoa Irun taldea. Larunbatean ez zuten lortu finalerako txartela, Ademar Leonen aurkako partida 30-26 galdu eta gero. Jon Azkuek partida bikaina jokatu zuen finalerdietan; sei gol sartu zizkion Ademar Leoni, eta aurrenko egunean beste bost Benidormeko taldeari. Hala, antolakuntzak finalerdietako zazpiko idealaren barruan sartu zuen Azkue, azken partidetan egindako lana nabarmenduz.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide