Orioko neskak bigarren izan dira Euskadiko Traineru Txapelketan, eta mutilak laugarren

IƱigo Gaiton 2021ko mar. 7a, 15:14

Legution traineru estropadak jokatu dira gaur goizean, eta Zierbena eta Donostiarra izan dira garaile.

Distantzia luzeko Euskadiko Traineru Txapelketa jokatu da gaur Legution, goizeko hamaiketatik aurrera. Orio AEko traineruak lehiaketan izan dira, eta bigarren eta laugarren postuak lortuta itzuli dira etxera.

Emakumezkoetan Donostiarra izan da garaile, eta oriotarrak bigarren egitea lortu dute; irabazlearengandik segundo eskasera sailkatu dira helmugan. Lehia handia izan dute bi traineruek.

Gizonezkoen estropadan Zierbenak irabazi du txapelketa, eta Orio laugarren izan da, Donostiarraren eta Ondarroaren atzetik. Sailkapenak: 

Emakumezkoak
1. Donostiarra 15:41
2. Orio 15:42
3. Hondarribia 15:49
4. San Juan 16:01
5. Tolosaldea 16:01
6. Deustu 16:09
7. Zarautz 16:51

Gizonezkoak
1. Zierbena 21:04
2. Donostiarra 21:12
3. Ondarroa 21:14
4. Orio 21:15
5. Hondarribia 21:17
6. Getaria 21:43
7. San Juan 21:45
8. Deustu 21:46
9. Arkote 22:01
10. Zarautz 22:48
11. Mutriku 23:24

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide