Euskaldun berri, beti berri

IƱaki Carretero / Alea.eus 2021ko mar. 7a, 09:00

Iñaki Carreterok artikulu hau eman du argitara, Alea.eus atariko komunitatean duen atalean.

Belarriprest eta ahobizien garaia pasa denean, eta hainbat ahok ez dituztenean mihiak hain arin eta belarriak ez hain erne, nire buruari galdetu diot zer desberdintasun dagoen euskaldun berri eta euskaldun gazte baten artean. Erraza: euskaldun berri batek ia ziur EGA eta perfilak ditu, baina bere euskalduntasuna agian ez da zahartuko. Euskaldun gazte batek, berriz, euskaraz egiten du amets eta bere euskalduntasuna zahartu nahi du, agian ez da ondo arituko euskaraz, agian erdarakada sartu ere, baina beti harro euskaldun berri bat, upss!!, barkatu, "euskaldun gazte bat" sortzen ari delako, agian "irakaskuntza formalen eta perfilen" zilbor-hestea ebaki duelako eta ez ordea euskaraz bizitzera lotzen duen arima berezi hori....

Ez hain urrutiko iragan batean, txikitan, ez nuen euskaraz hitz egiten, ezta euskaraz amestu ere, baina euskaraz bizitzen erakutsi zidaten. Nortzuk? herriko jendeak, herriko amonek, egunero entzuten nituen sare jostunen ahotik entzuten nituen kondairek... Hau da: herriak, herri giroak, herriak berak. Irakurtzen jarraitzeko, egin klik hemen.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide