Orioko txalupek distantzia luzeko Euskadiko Traineru Txapelketa jokatuko dute igandean

Iñigo Gaiton

Legution traineru estropadak izango dira bihar 11:00etatik aurrera, eta Orio AEren emakumezkoen eta gizonezkoen txalupek parte hartuko dute lehian.

Bihar, igandearekin, distantzia luzeko Euskadiko Traineru Txapelketa jokatuko da Legution. Orio Arraunketa Elkarteko estropalariak ere lehian izango dira, eta gizonezkoen bi traineru eta emakumezkoen bat uretaratuko dituzte.

Hau da parte hartzaileen zerrenda:

Emakumezkoak
.  Deustu
. Arraun Lagunak
. Hondarribia
. Donostiarra
. Orio
. Pasai Donibane - Koxtape
. Tolosaldea
. Zarautz

Gizonezkoak
. Arkote
. Deustu
. Getaria
. Hondarribia
. Isuntza
. Donostiarra
. Orio
. Ondarroa
. Koxtape
. Zarautz
. Zumaia

Beteranoak
. Fortuna
. Iberia
. Mundaka
. Plentzia

 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide