Gaur jarriko dira salgai 'Denboraren taupadak' haurrentzako antzerki saiorako sarrerak

IƱigo Gaiton

Patata Tropikala taldearen eskutik, haurrentzako antzerki emanaldia izango da Arraunetxen martxoaren 14an, igandearekin, 18:00etatik aurrera.

Martxorako kultur programa zabala antolatu du Orioko Udalak, eta egitarauaren barruan, umeentzako 'Denboraren taupadak' antzezlana egingo du Patata Tropikala taldeak.

Gaur, ostegunarekin, txartelak salgai jarriko dira arratsaldetik aurrera kultur etxean, eta 2 euroko prezioa izango du sarrera bakoitzak. Izurritearen kontrako osasun neurrien ondorioz, Arraunetxeko edukiera mugatu egin behar izan dute, eta 70 lagunentzako tokia egongo da emanaldian.

 

 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide