Ostargi elkarteak erakusketa antolatu du astebururako

Iñigo Gaiton 2021ko mar. 3a, 17:27

Ostargiko kide bat joskintza lanetan, gaur arratsaldean. Argazkia: Iñigo Gaiton.

Hogeita bederatzi urte bete ditu aurten Ostargi elkarteak, eta urteurrena ospatzeko, azken hilabeteetan egindako eskulanak jarriko dituzte ikusgai.

Asteburu honetan, Ostargi antolatutako erakusketa egongo da ikusgai lehen Loretxu taberna zen lokalaren ondoan. Era guztietako eskulanak egiten dituzte elkartean, horietako asko "galtzear diren ofizioen tekniken bitartez", antolatzaileen arabera, eta erakusketan joskintzari eta pinturari lotutako lanak egongo dira ikusgai, besteak beste.

Ostargikoek gehitu dutenez, azken urteetan atzerritik etorritako lagunak ere sartu dira taldean, eta kultura-aniztasuna bistakoa izango da ikusgai jarriko dituzten eskulanetan.

Larunbatean eta igandean 10:30etatik 14:00etara egongo da irekita erakusketa.

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide