Sigfrido Koch Bengoetxea artistaren lanak biltzen dituen Kearen eta lainoaren artean argazki erakusketa ikusgai dago egunotan San Telmo Museoan. XX. mendearen hasieran Donostiara bizitzera joan zen Willy Koch Schöneweiss argazkilariaren lau seme-alabetatik bigarrena zen Sigfrido, eta 2019an, San Telmo Museoari dohaintzan eman zion argazki bilduma artistaren familiak; argazki zahar horien artean Orion egindakoak ere badira.
Erakusketa bi gai hartzen ditu ardatz. Alde batetik, 1936ko Gerran ateratarako argitaratu gabeko 90 argazki daude ikusgai, eta bestetik, Gipuzkoan ohiturak, lanbideak eta beste hainbat bitxikeria jasotzen dituzten 60 argazki.