Gorka Etxeberriak ez du Urrezko Harri Jasotze Txapelketako finala jokatuko

Dorleta Agiriano Lai 2021ko ots. 28a, 12:37

Atzo Mikel Lopetegi Urra gailendu zen Mallabiko saioan, 85 jasoaldi eginda. 70 altxaldi egin zituen Gorka Etxeberriak eta, beraz, ez zuen finala jokatzeko txartela eskuratu.

Urrezko Harri Jasotze Txapelketako Eusko Label Saria jokatu zuten atzo Mallabian (Bizkaia), ikuslerik gabe. Hiru harri-jasotzailek neurtu zituzten indarrak gizonezkoen kategorian: Gorka Etxeberriak, Mikel Lopetegi Urra-k eta Jon Gisasola Zelai V.ak. Zortzi arroako hiru harrirekin egin zituzten lanak, eta 85 jasoaldi eginda, Urra gailendu zen lehian. 77 altxaldi egin zituen Gisasolak, eta 70 Etxeberriak.

Lopetegik lortu du, hortaz, Urrezko Harri Jasotze Txapelketako finala jokatzeko txartela. Martxoaren 14an izango da azkeneko norgehiagoka Azpeitian, eta zarauztarrak Beñat Telleria eta Inhar Urruzuno izango ditu aurkari.

Urrezko Binakako Aizkolari Txapelketari dagokionez, atzokoan Suharri Rodriguez eta Jokin Urretabizkaia izan ziren garaile Mallabian (20:29). Goizeder Belza-Hodei Ezpeleta eta Ibai Soroa-Txomin Amundarain bikoteekin lehiatuko dira finalean.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide