Hondarribian Orio gailendu da emakumezkoetan, eta hirugarren egin dute gizonezkoek

Dorleta Agiriano Lai 2021ko ots. 27a, 17:14

Gaurko argazki bat. (OAE)

16:10ean irten da Orioko emakumezkoen trainerua, eta guztietan azkarrena izan da (15:35,15). 16:28an izan da gizonezkoen txanda: hirugarren postua lortu dute (20:43,58), Hondarribiaren eta Donostiarraren atzetik.

Hasi dira traineruen test-saioak. Kai-muturreko sarbidea itxita eta aurrez aurreko ikusle gabe, baina 16:00etan ekin diote Hondarribiko XXI. Traineru Jaitsierari. Emakumezkoen 11 ontziak ureratu dira lehenengo, eta 16:10an izan da Orio Arraunketa Elkartearen txanda. Orioko ontziak lortu du denborarik onena (15:35,15), eta Donostiarrak (15:43,46) eta Arraun Lagunakek (15:52,08) jarraitu diote atzetik.

Emakumezkoen ostean murgildu dira lehian gizonezkoen hemezortzi traineruak. 16:28an atera dira Orioko arraunlariak, eta hirugarren egin dute gaurkoan (20:43,58). Hondarribiaren aurreneko ontzia izan da nagusi (20:25,42), eta bigarren postua Donostiarrarentzat izan da (20:39,35).

Hondarribia Arraun Elkarteak zuzenean eman du jaitsiera Youtube bidez, eta jakinarazi dutenez, 1.000 ikusletik gora izan dira hainbat unetan.

Hona hemen gaurko sailkapena, osorik:

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide