Ekimen sorta antolatu da Emakumeen Nazioarteko Egunaren bueltan

IƱigo Gaiton 2021ko ots. 24a, 12:26

Artxiboko irudia.

Orioko Ahalduntze Eskolak, Xaltxerak talde feministak eta Orioko Udalak egitaraua antolatu dute elkarlanean. Sei hitzordu izango dira martxoaren 5etik 30era bitartean.

Emakumeen Nazioarteko Eguna izango da martxoaren 8a, eta egunari lotutako hainbat ekimen egingo dira herrian aurten ere. Orioko Ahalduntze Eskolak, Xaltxerak talde feministak eta Orioko Udalak sei jarduera antolatu dituzte elkarlanean.

Hau da egitaraua, osorik:

Martxoak5
- 'Orainmenean' bertso feminista saioa, Orioko Udalaren eskutik. 19:00etan Arraunetxen.

Martxoak 7
- Manifestazioa, Xaltxerak talde feministak antolatuta. 19:00etan Herriko Plazan.

Martxoak 10
- Hitzaldia, Ahalduntze Eskolak antolatuta: 'Indarkeria matxista kasuen aurrean zein salaketa eta defentsa aukera ditugu?'. 17:00etatik 20:00etara kultur etxean.

Martxoak 18
- Hitzaldia, Ahalduntze Eskolak antolatuta: 'Arrazismoa eta xenofobia gure inguruan'.18:00etatik 19:30era kultur etxean.

Martxoak 30
- Hitzaldia, Ahalduntze Eskolak antolatuta: 'Zaintza lanen duintzea'. 18:00etatik 19:30era kultur etxean.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide