Kirol taldeei zuzendutako dirulaguntza deialdia egin du Orioko Udalak

Aiora Larrañaga Solaberrieta 2021ko ots. 24a, 09:44

Eskaerak aurkezteko azken eguna martxoaren 17a izango da.

Orioko Udalak herriko kirol elkarteei zuzendutako dirulaguntzen urteroko deialdia egin du, eta jakinarazi du dagoeneko irekita dagoela eskaerak aurkezteko epea. Hala, horretarako azken eguna martxoaren 17a izango da, eta eskariak udaletxeko erregistroan aurkeztu behar dira.

Dirulaguntzen deialdiaren informazio zehatza eta bete behar diren dokumentuen ereduak honako lotura horretan eskuratu ditzakete kirol taldeek.

Kirol taldeentzako dirulaguntzen deialdia

Dena dela, edozein zalantza izanez gero, udaleko kirol teknikari Mikel Izquierdorekin jarri daitezke harremanetan Orioko kirol eragileak, kirola@orio.eus helbidera idatzita edo 679 417 764‬ telefono zenbakira deituta.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide