Real Unioneko jokalariek entrenamendua egin dute Mendibeltzen

Iñigo Gaiton

Real Unioneko jokalariak, entrenamenduko une batean. Argazkia: Iñigo Gaiton

Mendibeltz Futbol Zelaiko ateak itxita egin dute entrenamendua Irungo futbol taldeko jokalariek.

Gaur goizean, entrenamendu saio berezia izan da Mendibeltz Futbol Zelaian. Real Unioneko jokalariak herrian izan dira entrenamendua egiten, eta eguraldi ona lagun, baldintza ezin hobeak izan dituzte prestaketa saioan zehar.

Gaurkoa ez da izan Orion egin duten lehen entrenamendua; azaroan ere erabili zuten Mendibeltzeko zelaia. Eskertza modura, Orioko Futbol Taldeari eta Orioko Udalari zuzendutako gutuna argitaratu zuten KARKARAren otsaileko aldizkarian.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide