Arrazismoa eta xenofobia gure inguruan hitzaldia eskainiko du Tarana Karim emakume migratzaile eta aktibista feministak martxoaren 18an Orion; 18:00etatik 19:30era, izango da Orioko Kultur Etxeko areto nagusian. Jarrera arrazistek elkarbizitzan sortzen duten kalteaz eta gizarte osoaren artean egin behar den elkarlanari buruz hitz egingo du Karimek.
Hitzaldian parte hartu nahi dutenek izen-emateko epea zabalik izango dute martxoaren 15era bitartean. Horretarako aukera izango da Orioko Emakumeon Ahalduntze Eskolak Orioko Kultur Etxeko lehenengo solairuan duen bulegoan , 623 178 553 telefono zenbakira deituta edo ahalduntzeeskola@orio.eus e-postara idatzita.