Gorka Etxeberriak Urrezko Harri Jasotze Txapelketa jokatuko du larunbatean

Aiora LarraƱaga Solaberrieta

Etxeberriak Mikel Lopetegi Urra eta Jon Gisasola Zelai V.-a izango ditu aurkari, Eusko Label Sarian.

Urrezko Harri Jasotze Txapelketako Eusko Label Saria jokatuko da larunbat arratsaldean Mallabian. Lau harri-jasotzailek parte hartuko dute norgehiagokan. Alde batetik, gizonezkoen mailan, Gorka Etxeberriak, Mikel Lopetegi Urra-k eta Jon Gisasola Zelai V.-ak zortzi arroako hiru harri mendean hartu beharko dituzte. Emakumezkoetan, bestalde, Karmele Gisasola Zelai III.-nak  marka pertsonala egiten saiatuko da ehun kiloko zilindroarekin.

Txapelketa publikorik gabe izango da.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide