Bihar goizean ere Txanka-hondartzako bidea erabili beharko da herririk ateratzeko

Dorleta Agiriano Lai 2021ko ots. 22a, 17:29

Ur-arketa bat konpontzeko lanak egingo dituzte bihar, 09:00etatik 11:00etara bitartean. Lanak bukatu arte, autoek Txanka-hondartzako bidea erabili beharko dute herritik irteteko.

Xixario inguruan ur-arketa bat konpontzeko lanak egingo dituzte bihar ere. Orioko Udalaren esanetan, marea biziak direnean ura sartzen da arketan, eta bihar egingo dituzte "ondo zigilatzeko" lanak, marea biziak orduan izango direla aprobetxatuta. 09:00etatik 11:00etara egingo dituzte obrak.

Lanak egiten diren bitartean, baina, autoek ezingo dute eremu horretatik igaro herritik ateratzeko. Denbora tarte horretan, hortaz, Txanka-hondartzako bidea erabili beharko da Oriotik irteteko. Herrira sartzeko, ordea, ohiko bidea erabili ahal izango dute autoek, Xixario inguruan desbideratuta.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide