AECCk antolatutako ibilaldi osasungarria egingo da bihar

Karkara

Azken asteotan ohikoa den modura, bihar, asteartearekin, pasiera egingo dute 10:00etatik aurrera.

AECC Gipuzkoa erakundeak antolatuta, ibilaldi osasungarriak egiten ari dira azken asteotan Orion. Herritarrak ariketa fisikoa egitera animatzea da egitasmoaren helburu nagusia, eta horretarako, pasierak egingo dituzte asteartero martxoa bukaerara arte.

Oinez egiteko zita horiek dohainik izaten dira, eta antolatzaileek azaldutakoaren arabera, herritar guztiei zuzenduta daude. Bihar ere anbulatorioaren parean elkartuko dira 10:00etan, eta 11:30ak arteko ibilaldia egingo dute herrian barrena.

Informazio gehiago eskuratzeko edo izena emateko, 943-13 32 36 telefono zenbakira deitu beharko da. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide