Orio AEko hiru estropalari Galizian izango dira asteburu honetan

Iñigo Gaiton

Oihan Gozategik bakarrik egingo du arraunean distantzia luzeko XI. Espainiako Txapelketan, eta Imanol Garmendiak eta Jon Carazok elkarrekin, guztiek aulki mugikorrean.

Larunbat honetan, otsailak 20, distantzia luzeko XI. Espainiako Txapelketa jokatuko da Castrelo de Miñoko Parke Nautikoan —Ourense, Galizia–. Orio Arraunketa Elkarteak bi ontzi aurkeztuko ditu estropadara: batetik, Ohian Gozategi bakarrik arituko da lehian, eta bestetik, Imanol Garmendiak eta Jon Carazok elkarrekin jardungo dute. Espainiako eta Galiziako arraun federazioek antolatu dute txapelketa, elkarlanean.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide