Gaur gauean, Egunkariaren itxierari buruz egin berri duten dokumentala ikusteko aukera izango da estreinako aldiz. Josu Martinezek eta Samara Veltek zuzendu dute filma, eta Maialen Sarasuak izan du edizio lanen ardura.
Veltek Zarauzko Hitzari adierazi dionez, "istorio horretan hain ezagunak ez diren hainbat ertz erakusten" saiatu dira dokumentalarekin. Zuzendariak aurreratu duenaren arabera, "ezaguna den gai bati perspektiba berri batetik begiratzea izan da gure asmoa, galdera bati tiraka: zergatik itxi zuten?".
22:20ean hasiko da dokumentalaren emanaldia, ETB1 telebista katean.
Zarauzko Hitzak Velteri egindako elkarrizketa osoa irakurtzeko, egin klik hemen.