Bihar arratsaldean Txanka-Hondartzako bidetik egin beharko dira sarrera-irteerak

Dorleta Agiriano Lai

Hainbat gunetan asfaltatze lanak egingo dituzte bihar, 14:00etatik 18:00etara bitartean.

Orioko Udalak jakinarazi du asfaltatze lanak burutuko dituztela bihar, asteazkena, herriko hainbat gunetan. 14:00etatik 18:00etara bitartean helduko diete asfaltatze lanen "azkenei" eta, denbora tarte horretan, aldaketak izango dira autoen zirkulazioan. Hain zuzen, 14:00etatik 18:00etara bitartean, Txanka-Hondartzako bidea erabili beharko da autoan herritik irteteko edo herrian sartzeko.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide