Zabalik da herriko kultur taldeentzat diru-laguntzak eskatzeko epea

Karkara

Martxoak 11 izango da eskaerak aurkeztu ahal izango diren azken eguna.

Orioko Udalak herriko kultur elkarteentzako dirulaguntzen deialdia egin zuen ostegunean, eta eskaerak egiteko epea irekita dago orduz geroztik. Martxoaren 11era bitartean izango da zabalik epe hori.

Kultur taldeetako ordezkariek udaletxeko erregistroan aurkeztu behar dituzte eskariak. Hemen klik eginda eskuratu daitezke aurtengo dirulaguntzen deialdia eta bete behar diren dokumentuen ereduak.

Udalak adierazi duenez, zalantzaren bat izanez gero kultur teknikariarekin jarri behar da harremanetan: Uhaina Atxotegi (kultura@orio.eus/679417763)

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide