Zigor Gazpio ez da Euskadiko Arraun Federazioaren presidente posturako hautatua izan

IƱigo Gaiton 2021ko ots. 13a, 09:32

Zigor Gazpio eskubian, artxiboko irudian.

Iñaki de Ibero izan zen irabazle atzo egindako bozketan, eta aurrerantzean bera izango da Euskadiko Arraun Federazioko presidentea.

Atzo, ostiralarekin, presidente berria aukeratzeko bozketa egin zuen Euskadiko Arraun Federazioak arratsaldeko seietan. Berez otsailaren 8an egiten behar zituzten hauteskundeak, baina izurriteak data atzeratzera behartu zituen. Hala, Getxoko Arriluze Arraun Kirol Klubeko Iñaki de Ibero lortu zuen boto gehien —24—, eta Zigor Gazpiori —17— zazpiko aldea atera zion.

Gazpiok aurreko egunetako kanpainan zehar adierazi zuenez, "aulki mugikorreko arloan" du erronkarik handiena federazioak. Presidente postua lortuz gero, "aulki mugikorreko jarduna sustatzea" eta "esparru hori ondo antolatzea" zituen helburu nagusiak. "Gipuzkoan aritzen dira aulki mugikorrean, Bizkaian ere bai, baina nolabait kohesioa falta dela uste dut", azaldu zion KARKARAri.

Gipuzkoako Arraun Federazioko hauteskundeetan ere hautagaitza ere aurkeztu zuen aurretik Gazpiok. 

 

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide