Europako Batasunak 37.801 tona hegaluze arrantzatzea baimendu du 2021erako. Gaur egun 33.600 tona arrantzatzea dago baimenduta, beraz, % 12,5eko igoera izango du kuotak aurten.
Atlantikoko Atuna Kontserbatzeko Nazioarteko Komisioak egin du proposamena, Komite Zientifikoaren gomendioak aintzat hartu ondoren. Besteak beste, AZTI zentro teknologikoak egindako ikerketak izan dituzte oinarri. Eusko Jaurlaritzak nabarmendu du euskal arrantza sektorea eta, batik bat, baxurako arrantza indartuko duela erabakiak. Izan ere, azken arrantzu aldiak goiz amaitu behar izan dituzte, “estatuari ezarritako kuota urria berehala betetzearen ondorioz”.