AECC Gipuzkoak 'Ibilaldi osasungarriak' deituriko egitasmoa jarri zuen martxan lehengo astean. Herritarrak ariketa fisikoa egitera animatu nahi ditu elkarteak, eta horretarako, taldean pasierak egingo dituzte asteartero, otsail eta martxoan zehar.
Lehengo astean aurrenekoa egin eta gero, gaur bigarrena izan dute. Herritar taldetxoak anbulategi parean hasi du ibilaldia, eta Ortzaikaraino joan dira. Hondartzarainoko bidea egin dute gero, eta hango pasealekuari buelta osoa eman ostean, anbulategiraino itzuli dira, goizeko saioa han bukatzeko. Ellkarteak zehaztu bezala, ordu eta erdikoa izan da herrian egin duten buelta.
Hilaren 16an dute hurrengo zita. Anbulategiaren ondoan juntatuko dira, 10:00etan.