Ostiralean itxiko dute Noka ikastaroan izena emateko epea

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2021ko ots. 8a, 09:41

Bi orduko bost saio egingo dituzte ostiraletan, otsailaren 19tik martxoaren 26ra bitartean.

Orioko Ahalduntze Eskolak eta udalak Noka ikastaroa antolatu dute otsail eta martxorako. Ostiralero, bina orduko bost saio egingo dituzte kultur etxean, eta erabiliko duten metodologia praktikoa izango da guztiz.

Ordutegiari dagokionez, 17:30etatik 19:30era egingo dira ikastaroak. Lehenengoa otsailaren 19an izango da, eta azkena martxoaren 29an. Interesa dutenek, 20 euro ordaindu beharko dituzte parte hartu ahal izateko. Izena ematea zabalik izango da otsailaren 12ra arte, hau da, datorren ostiralera arte. Horretarako, 623 178 553 telefono zenbakira deitu edo ahalduntzeeskola@orio.eus e-postara idatzi daiteke.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide